Lehen geldialdia Aiegin, Iratxe jatetxean, egin dute hamaiketako mamitsu bat dastatzeko. Ondoren, Lodosara joan dira, eta asteroko azokatik pasatu eta gero Lodosa "piper ospetsuen" prestaketa eta kontserbatze lanak ezagutu dituzte.
Iratxera itzuli dira bazkaltzeko eta bingoa eta dantza saioa izan dituzte ondoren. Oparia jasota –botila bat ardo eta pasta kaxa bat– itzuli dira etxera, pozik itzuli ere: "Taldeak txalotu egin du txangoa, ondo antolatua izanagatik eta jatetxean emandako bazkari bikainagatik. Xapo!"