Eusko Label Pilota Txapelketako final laurdenetarako sarrerak salgai daude Buenuena eta Taupa tabernetan

Imanol Beloki Unamuno 2024ko urr. 23a, 11:12

Ander Murua Arrasaten egindako debutean.

Lau t'erdiko Eusko Label Pilota Txapelketako final laurdenetarako partidaren sarrerak salgai daude Arrasateko Buenuena eta Taupa tabernetan, 20 eta 25 eurotan. Partidua azaroaren 1ean, 17:00etan izango da, Uarkape frontoian.

Hiru pilota partidu jokatuko dira Uarkapeko ekitaldian. Bertan arituko da profesionaletan debuta egin berri duen Ander Murua arrasatearra, B Serieko lau t'erdiko final laurdenak jokatzen, Asier Agirreren aurka.

Ondoren, partida nagusia lau t'erdiko Eusko Label Txapelketako final laurdenak izango dira. Final laurdenetara nortzuk pasako diren asteburu honetan jakingo da, jokatuko diren emaitzek erabakiko baitute.

Eguneko norgehiagokari hasiera emateko binakakoan arituko dira Dario eta Gabirondo, Zabala eta Erostarberen aurka.

Sarrerak Taupa eta Buenuena tabernetan

Partida ikusteko sarrerak salgai daude dagoeneko Taupa eta Buenuena tabernetan 20 eta 25 eurotan. Lehen partida 17:00etan hasiko da. Arrasateko Udala laguntzaile izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak