Arrasateko AP-1eko sarbidea itxita egongo da bihar gauean, 22:00etatik 03:00etara bitartean, Gasteizko noranzkoan, bide-zoruak konponduko baitituzte. Hala, autopista erabili nahi izanez gero, Eskoriatzako sarbidea erabiltzeko gomendioa egin du Gipuzkoako Foru Aldundiak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.