LF2 ligako lehenengo partidua etxean jokatu dute Ointxe!-ko neskek, eta, Carlos Diaz entrenatzaile sevillarrak ere bere debuta egin du taldearen gidari gisa. Bi puntuak lortuta, hasiera aparta eman diote denboraldiari, Port Management Andratxa taldearen aurka 66-59 irabazita. Neurketa guztian zehar abantaila hartuta aritu dira Ointxe!-ko neskak, eta, horrela jarraitzea da beraien asmoa.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.