Gipuzkoako Adineko Pertsonen Martxaren 33. edizioa hartu du Arrasatek

Idoia Aranbarri Arzuaga 2024ko urr. 19a, 14:25

Gipuzkoako herrietako erretiratu elkarteetako kideak Arrasaten batu dira gaur Gipuzkoako Adineko Pertsonen Martxan parte hartzeko. 10:30 alderako batu dira herriko plazan, eta 11:00etan hasi den ongietorri instituzionalaren ostean, zazpi kilometrotako ibilbideari ekin diote.

Goizeko hamaiketan Abaroa abesbatzaren kantuekin hasi da ongietorri instituzionala eta bertan izan dira, besteak beste,  Gipuzkoako Erretiratu eta Pentsionisten elkarteko presidente Felix Elkoroiribe, Maider Morras Arrasateko alkatea eta udaleko ordezkariak nahiz Gipuzkoako Foru Aldundiko Zainketa eta Gizarte Politiketako diputatu Maite Peña. Ekitaldia aprobetxatu dute Arrasateko Abaroako nahiz Gipuzkoako Erretiratuen eta Pentsiodunen Federazioko presidente-ohi Jose Riviereri omenaldia egiteko.

Zazpi kilometroko ibilbidea zuten aurretik, eta herriko plazatik garbingune aldera hartu dute, eta handik Monterron parkea zeharkatu ostean, Biterin zeukaten anoa gunean egin dute geldialdia, eta txistulariek girotu dute atseden unea.

Handik Musakolako kiroldegirantz hartu dute, han egingo baitute bazkaria.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak