Celestino Uriarte gogoan 'Kamarada' dokumentalaren proiekzioan

Imanol Beloki Unamuno 2024ko urr. 18a, 19:18

Celestino Uriarte gogoan 'Kamarada' dokumentala proiektatu dute Kulturateko areto nagusian.

Deba bailara Kontseilu Sozialistak antolatuta, 1934ko iraultzaren 90. urteurrena. Oroimena borrokan eraiki lelopean, Celestino Uriarteren bizitza jasotzen duen Kamarada dokumentala proiektatu dute Arrasateko Kulturateko areto nagusian, eta, ondoren, Juan Ramon Garaik hitzaldia eskaini du.

90 urte beteko dira urrian 1934ko iraultzatik, eta hori gogoan izan gura izan du Deba bailarako Kontseilu Sozialistak. Hain zuzen ere,  Celestino Uriarte (Arrasate, 1909-Madril, 1979) arrasatearrari aipamen "berezia" egingo diote gaurko ekitaldian. Saioa hasteko eskerrak eman die Juan Ramon Gariak Deba bailara Kontseilu Sozialista taldeko kideei, eta Celestino Uriarte, Klandestinitatea eta erresistentzia komunista liburuaren gaineko aipamena eginda, dokumentala egiteko hasierako prozesua izan du hizpide. Dokumentalaren amaieran, berriz, hitza hartu du Garaik.

Kulturateko areto nagusian Juan Ramon Garai berbetan.

Celestino Uriarteren ekarpena berbagai

Arrasatek izan duen borrokalari komunista eta antifrankista handienetako bat izan zen, eta 1934ko greba iraultzailean ez ezik, Gerra Zibilean, gerrako euskal iheslarien antolaketan edota erresistentzia komunista klandestinoan aritu zen, eta beharrezkotzat jo dute gizarte aske baten alde egin zuen ekarpena Arrasatera ekartzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak