Dantzaren erdigune izango da Amaia antzokia asteburuan

Julen Murua Mesonero 2024ko urr. 18a, 12:30

Elizaran eta O Maonlai, Ihir lanean. Argazkia: Amaia Elizaran.

Hiru konpainiak egingo dituzte emanaldiak: Amaia Elizaranek eta iXa eta La Rutan dantza taldeek

Kultur ekintzen erdigune izaten da beti Amaia antzokia, eta urrian ere hala izango da. Kasu honetan, beste kultur ekitaldi batzuen artean, dantzak ere izango du bere tokia Amaian; izan ere, hiru dantza emanaldi egingo dira domekan, urriaren 20an, 19:30ean hasita. Sarrerak 10 eurotan egongo dira eskuragarri.

Dantza eta musika artean

Amaia Elizaran, iXa dantza taldea eta La Rutan dantza taldea igoko dira Amaia antzokiko oholtzara euren emanaldiak egitera. Elizaran zuzendari tolosarrak berak sortutako Ihir lana interpretatuko du, Liam O Maonlai musikariak emanaldia harpa doinuz girotzen duen bitartean. Ostean, iXa taldea ametsaren ikuskera surrealista ikertzen saiatuko da, Ollos Cara Adentro lanaren bitartez; eta amaitzeko, La Rutan taldeak Maria Andres zuzendari bizkaitarrak sortutako Out of silence lana interpretatuko du, non familia batek bere etxea utzi beharko duen gerraren ondorioz

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak