Auzoko egitasmoa martxan da, herritarrak euskarara gerturatzeko helburuarekin

Eneko Azurmendi Barrena 2024ko urr. 17a, 11:10

Gaur, eguena, egin dute lehen saioa, Ekin Emakumeak Elkartearen lokalean.

Gaur, eguena, egin dute lehen saioa, Ekin Emakumeak Elkartearen lokalean, eta izen-ematea zabalik dute, 651 70 79 36 edo 943 79 83 70 telefono zenbakietara deituta, auzokide zein auzotar gisa. Helburu nagusia da euskaratik urrun bizi direnak euskarara gerturatzea.

Gaur hasi eta ekainera arte, eguenetan egingo dituzte Auzoko egitasmoaren baitako saioak, Ekin Emakumeak Elkartearen lokalean, 10:30ean. Ordubeteko saioak izango dira eta helburu nagusia da euskaratik urrun bizi direnak euskarara gerturatzea, "herritar guztion arteko kohesio eta komunikazio-hizkuntza euskara izateko".

Euskarara lehen pausoak eman nahi dituzten herritarrak (auzokideak) eta bide horretan laguntzeko prest dauden euskal hiztunak (auzotarrak) elkartzen dira saioetan. Ariketa erraz eta dinamikoen bitartez (jolasak, abestiak, bisita gidatuak, herriko egitasmoetan parte hartzea…) jatorri ezberdinetako herritarren arteko harremanak sustatu eta euskarazko oinarrizko hitz eta esamoldeak lantzen dituzte.

Esan moduan, izen-ematea zabalik dute, 651 70 79 36 edo 943 79 83 70 telefono zenbakietara deituta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak