Markuleteko bidegorria itxi egingo dute bihar eta etzi

Eneko Azurmendi Barrena 2024ko urriaren 15a

Fagor Ederlanek sasien inausketa eta egoera txarrean dauden bi zuhaitz moztuko ditu datozen egunetan. Lan horiek egiteko, Markuleteko bidegorria itxi egingo dute bihar eta etzi –urriak 16 eta 17–, 08:00etatik 17:00etara.

Moztuko dituzten zuhaitzak ustelduta dauden bi makal direla adierazi dute udal ordezkariek eta, teknikarien arabera, arriskua dute haize bolada batekin bidegorrira edo fabrikako instalazioetara erortzeko. "Orain 4 urte beste makal zahar bat errekara erori zen, nahiz eta kalterik ez zuten sortu", adierazi dute teknikariek txostenean. Ondorioz, mozteko erabakia hartu du Udalak, eta horretarako baimena eman dio Eusko Jaurlaritzako URA agentziak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak