Besteak beste, sagar purea, marmelada, sagardoa eta zukua dastatu ahalko dituzte herritarrek zapatuan, azokako ogi eta gaztarekin lagunduta. Halaber, askotariko sagar barietateak eta sagarretik eratorritako produktuak egongo dira salgai. Azkenik, hamar otarre zozketatuko dituzte, sagarra protagonista dutenak.
