1.680.000 euroko saria banatu du ONCEk Arrasaten

Eneko Azurmendi Barrena 2024ko urr. 14a, 13:38

300.000 euro eta hogei urtez 5.000 euroko soldatatzarra. Hori da Pilar Alvarez de Eulate agente saltzaileak saldu duen kupoiak duen saria. Gainera, 20.000 euro banako saria jaso duten beste bederatzi kupoi ere hark saldu ditu.

Kupoi saritua Musakola auzoko Eroskin saldu dute. "Bart jakin nuenean zur eta lur geratu nintzen", azaldu du Alvarez de Eulatek. "Normalki, Nafarroa etorbideko 19. zenbakiko anbulatorioan dagoen saltokian lan egin ohi dut, baina egun hauetan lankide baten oporrak betetzen ari naiz, eta zoriak nahi izan du Eroskiko saltokian sariak ematea".

Arrasateko sariaz gain, sari gehiago utzi ditu zozketak Espainian: Tarifan (Cadiz), Santa Cruz de Tenerife, Madril, Algeciras edo Granadan, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak