"Ahazteko moduko liga hasiera" izan du MUk

Amaia Txintxurreta Guridi 2024ko urr. 13a, 21:09

Partidu hasieratik markagailuan atzetik joan da MU taldea, Redline Mekanikaren aurka izan duen partiduan. 8-11 hasi dira galtzen, defentsan lauzpabost minutu "txar" izan dituzte Julen Berrocal entrenatzailearen hitzetan; 61-79ko emaitzarekin amaitu dute norgehiagoka.

MUk Redline Mekanikaren aurka jokatu duen partidu amaieran, etxeko entrenatzaile Julen Berrocalek adierazi du "ahazteko moduko liga hasiera" izan dutela. Hauxe esan du zehazki: "Ez da ondo joan partidua. Eduki ditugu batez ere defentsan lauzpabost minutu partidu guztia markatu digutenak, oso momentu txarra pasa dugu, eta gero ahalengindu gara intentsitatea igotzen, baina aurkariak intentsitate eta energia aldetik oso-oso ondo egon dira eta ezin izan ditugu gelditu".

Arrasatearrek hainbat alditan izan dituzte sartu ez dituzten tiro erosoak eta aurkariek jarraitu dute intentsitate maila oso altuaz partidu guztian zehar. Markagailuan 8-11 punturekin hasi dute partidua, atsedenaldira 19-44 punturekin joan dira. Eta partidu amaieran markagailuak 61-79 erakusten zuen.

Aurredenboraldian, Euskal kopan "oso maila onean" aritu direla adierazi du Berrocalek, eta hauxe gaineratu du: "Gaur nahi izan dugu, baina ez gara heldu. Gaurkoa ahaztu behar dugu, gaurko eguna alde batera utzi, gaurko akatsetatik ikasi eta topera jarraitu".

Argazkiak: Angel Ayastui.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak