Israelen ekoitzitako produktuak kentzeko eskatu diete Lidl eta BM supermerkatuei

Amaia Txintxurreta Guridi 2024ko urriaren 12a

'Produktu sionistarik ez' lelopean egin dute elkarretaratzea.

Arrasateko Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak taldeak deituta, elkarretaratzea egin dute Lidl eta BM supermerkatuen parean, Israelgo produktuei boikota egiteko.

Arrasateko BDZ taldetik Lidl eta BM supermerkatuei eskatu izan diote Israel jatorria, Israelen ekoitziak eta 729 barra kodea duten produktuak kentzeko, argudiatuz, produktu horiekin Palestinako genozidioa, Libanoren aurkako erasoak eta beste hainbat herriren aurkako bonbardeaketak finantzatzen direla.

Atzo arratsaldean elkartu ziren hainbat herritar supermerkatuen parean eta momentu batean hainbat lagun supermerkatu barrura ere sartu ziren esanaz produktu horiek kentzeko eskatu arren, ez dituztenez kendu, eurek kenduko dituztela.

Arrasateko BDZ taldetik herritarrei eskatu diete kode hori duten produktuak topatuz gero, argazkia bidaltzeko arrasate@bdz.eus helbidera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak