"Azken hilabeteetan kexa ugari jaso ditugu arketen egoera txarrek eragiten duten zaratagatik. Udalak, arketen arduraduna den Iberdrolari eskaera luzatu ostean, datorren astelehenean egingo dituzte konponketa lanak", adierazi dute Udaletik. Ondorioz, errepide zati bat moztu egin beharko dute, eta norabide aldaketak izango dira garajeetako erabiltzaileentzat.
Gipuzkoa etorbidetik Etxetxikiak kalera sartzeko loturak kontrako norabidea izango du lanek iraun bitartean, bertako erabiltzaileen sarrera eta irteera bermatzeko. Ondorioz, bertatik irten beharko dira lur azpiko garajeetako eta ertzain-etxeko ibilgailu guztiak.