Honako hau da Udalak kontratatutako lau langileek egin beharko duten lana: Herriko eremu desberdinetako hiri altzarien ezohiko garbiketa altzarien biziraupena luzatzeko, eta puntualki eraikinen garbiketa.
Sei hilabeteko kontratua izango da, %100 jarduneko jardunarekin, eta hautagaiek prozesuan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dituzte:
- Kontratatutako pertsonak langabetuak izan behar dira, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa alta egon, bai hautagaitza enplegu-eskaintzatara bidaltzen duten momentuan bai kontratua hasteko egunaren aurreko egunean.
- Deialdia egin eta sei hilabete lehenagoz Debagoiena Eskualdeko udalerri batean erroldaturik egotea.
- Ezingo dira kontratatu 2023ko ekitaldirako enplegu-sustapeneko toki-ekintzetarako laguntzen deialdietan edo 2023ko ekitaldirako EAEko EGF Plus 2021-2027 programa operatiboaren esparruan toki-erakundeek gazteak kontratatzeko laguntzen deialdietan kontratatuak izan diren pertsonak.
Informazio gehiago, honako bide hauetan: BAZen (Arano eta Garcia maisu-maistrak kalea, 8); 943 25 20 00 telefono zenbakian edo baz@arrasate.eus helbidean.