Azken egunak 2025eko egutegiaren argazki lehiaketan parte hartzeko

Eneko Azurmendi Barrena 2024ko urriaren 10a

Datorren urteko egutegia egiteko, argazki lehiaketa deitu du Arrasateko Udalak, Artgazki elkartearekin elkarlanean. Aurtengoa, bigarren lehiaketa izango da, eta aurten, berrikuntza bezala, zabalik egongo da herritar guztientzat. Urriaren 15era arte aurkeztu daitezke argazkiak.

16 urtetik gorako pertsona guztiek hartu dezakete parte lehiaketan, oinarrietan aipatzen diren baldintzak bete eta onartuta. Argazkiak bidaltzeko epeari dagokionez, datorren martitzenean amaituko da, urriaren 15ean, eta, gehienez, bakoitzak sei argazki aurkeztu ahal izango ditu.

Oinarriak, hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak