Kalitatezko bluesa Herriko Plazan asteburua amaitzeko

Hasier Larrea 2024ko urriaren 11

Ibai-artek Arrasate Blues jaialdiaren urteko programazioari lotutako kontzertua antolatu du domeka honetarako, hilak 13, 19:00etan. Talde gonbidatua Bartzelonan egoitza duen Balta Bordoy & The Bad Boys izango da.

Rock My Blues Away album berria aurkeztera etorriko da Balta Bordoy gitarra-jole mallorcarra buru duen laukotea. Organoak, saxo tenorrak, bateriak eta Victor Puertasen ahotsak lagunduta, blues elektrikoa, gospela, groovea eta jazza uztartuko dituzte; antolatzaileen iritziz, "publikoa liluratuta mantentzen duen errepertorio zirraragarria" plazaratuta.

Izan ere, aldizkari espezializatuen ahotan dago Rock My Blues Away albuma: "Blues Blast Magazine-k lanaren benekotasuna eta dibertsioa goraipatu ditu eta Soul Bag Magazine-k, kalitate tekniko eta emozionala".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak