Arrasatearren entrenatzaile Ane Herrero pozik zegoen, galdu arren, taldeak egindako lanarekin: "Partidu ona egin du taldeak. Bereziki lehen zatian oso ondo ibili gara defentsan eta erasoan trabatu egin gara. Partidu amaieran esan diedan moduan, hauxe da ikusi nahi dudan taldea; hau da nahi dudan maila eta intentsitatea. Detaile txikietan galdu dugu partidua eta orain geratzen zaiguna da detaile txiki horiek zaintzea. Pena izan da etxeko lehen partidua galdu izana".
Aurkaria asko gustatu zaio Herrerori: "Oso ondo dakite zertara jokatu nahi duten. Teknikoki jokalari oso onak dituzte baina bereziki azpimarratuko nuke taldeak oso argi duela zer nahi duen lortu. Lehen partiduan Egian lortu genuen partidua ez genuen merezi eta gaurko porrota ere ez dugu merezi izan. Jarrera eta intentsitate hau mantentzen badugu, emango diogu buelta egoerari. Gaitasuna egon badago".
Partidu aurretik Mikel Murillo jokalari ohiari omenaldi txiki bat egin diote. 16 urtez klubean egon ostean, eskubaloia utzi du Murrilok; pozik jaso du errekonozimendua: "Polita izan da, hunkigarria. Eskubaloiari bizitza erdi eman diot eta ezinbestekoa izan da nire bizitzan; lagun asko egin ditut bidean, eta horrekin geratuko naiz. Eskerrik asko omenaldiarengatik, beti gogoratuko dut".
Soraluce BKEk irabazi; Aloña Mendiren partidua, atzeratuta
Bestalde, Soraluce BKEk irabazi egin du asteburuan Urnietan jokatutako partidua (21-26), eta bergararrak bigarren dira Gipuzkoako lehen mailako sailkapenean. Bestalde, Fagor Profesional Aloña Mendiren partidua atzeratu egin dute.