'Home-Start Gipuzkoa' programa aurkeztuko dute eguaztenetan Kulturaten

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko urr. 4a, 11:17

Baketik Fundazioaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik, 18:30ean izango da aurkezpena, boluntarioen beharra baitute programa Debagoienean garatzeko.

Home-Start Gipuzkoa programa aurkeztuko dute eguaztenean, hilaren 9an, Arrasateko Kulturaten. "Helburua da hazkuntza zailtasunen bat duten gurasoen egoera arintzea hobeto zaintzeko seme-alabak, boluntarioen laguntza informal eta ez-profesionalaren bidez, hezteko eta haiekiko harremanak estutzeko gai izan daitezen, horrek haurren ongizateari eta familia osoarenari mesede egin diezaiokeelakoan", adierazi dute Baketik Fundazioko kideek, programaren bultzatzaileek, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean.

Haien hitzetan, "adierarik zabalenean" ulertzen dute "familia terminoa", eta adin txikiko seme-alabak dituzten familia guztiak hartu dituzte aintzat proiektuan; hala ere, "familia gurasobakar amadunei leku berezia" eman nahi izan diete.

Boluntarioen beharra

Doako eta isilpeko zerbitzua eskaintzen du programak, lantalde profesional bati eta boluntarioei esker, funtsezkoak direlakoan egunerokorako. Bada, Debagoienean ere boluntarioen beharra dutela ohartarazi dute, eta, horretarako, batzar informatibora batzeko deia egin dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak