Herribusaren zerbitzua ematen duen kontzesioa 2026ko uztailean amaitzen da, eta, berriz ere lehiaketa atera baino lehen, herribusaren linea berriak diseinatuko ditu Udalak.
Gaur egun ezagutzen ditugun lineak "zaharkituta" daudela diote udal ordezkariek, eta "beharrezkoa" dela auzoak, erdigunea eta etorkizuneko autobus geltoki nagusia konektatuta egotea. "Horregatik, dagoeneko hasi gara linea berriak diseinatzeko aurre-lanketa egiten. Prozesua luzea izango da, eta 2026ko udazkenean martxan ikustea espero dugu. Herritarrei zerbitzu hobeago bat emanez".