Taiwango enpresaburuen ordezkaritza bat —Taiwan Global Cherry Friendship Social Foundation fundazioarekin lotura duena— Euskadira etorri da finantza-kudeaketaren sektoreko Talde enpresak gonbidatuta. Bisitaren helburua da "Euskadiko teknologia eta industria-ahalmena bertatik bertara ezagutzea", etorkizunean inbertsioak egiteko aukera aztertze aldera.
Euskadiko industria, teknologia eta berrikuntza-ekosistema erakutsi diete Jauregi sailburua buru dela, eta mikroelektronikaren eta adimen artifizialaren sektoreetako punta-puntako enpresak bisitatzera joan dira, Ikerlan, besteak beste. Hain zuzen Mondragon korporazioko kooperatibak 50 urtetik gora daramatza "teknologiaren transferentzian eta industriari lehia-balioa" ematen. 2022an inauguratu zuten Digilab laborategia ezagutu dute han, Estatuko lehen laborategi digital multiteknologikoa; baita Energylab espazioa –jasangarritasuna eta energia-efizientzia– eta Mechlab espazioa –teknologia mekanikoak, robotika, automatizazioa, eta kontrola– ere.