Joan den zapatuan, irailaren 28an, atxilotu zuten ertzainek gizonezkoa Orion, "bertako taberna batean pertsona batzuk arma zuri batekin mehatxatzeagatik eta bikotekidearen aurkako genero indarkeriarengatik". Ertzainek eginiko ikerketek ondoren ondorioztatu zuten urtarrilean eta otsailean Arrasateko bi estankotan eta Orioko batean gertatutako lapurreten egilea ere bera zela, bere etxera sartu eta miaketan lapurretatako batean erabilitako janzkerarekin bat zetozen jantziak eta osagaiak, eta Arrasateko lapurretetako batean erabilitako arma zuri labur simulatu bat aurkitzean.