Ikasturtea indartsu eta umore onez ekiteko Udal Euskaltegian kantu festa egingo dute. Leire Etxezarretak –Neomak taldeko kideak– eta Maider Azkarraga-Urizarrek, hainbat abesti kantatuko dituzte euskaltegiaren sarreran, Kulturolako tunelean. Jatekoa eta edatekoa izango dira.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.