Urriaren 3an egingo du ikasturte hasierako ekitaldia Arrasateko Udal Euskaltegiak. 18:30etik 19:30era, Leire Etxezarreta eta Maider Azkarraga-Urizar musikariek hainbat abesti kantatuko dituzte euskaltegiaren sarrerako tunelean, Kulturolan. Eginkizun horretan laguntzeko, jatekoa eta edatekoa ere izango da. "Beraz, animatu! Arrasatear guztiak gonbidatuta zaudete-eta!", adierazi dute euskaltegitik.