Besaide mendi elkarteak antolatuta Mondranbike mendi bizikleta martxa egin zuten atzo, zapatua. 140 ziklista inguru batu ziren irteera puntuan, batzuk ibilbide motza egiteko asmoaz (28km) eta beste batzuk luzea eta teknikoki zailagoa (38 km). Aurreko egunetako euriak dezente zaildu zuen ibilbidea, tarte batzuetan lokatz asko pilatu zen. Bertaratutakoak zikin baina gustora ibili ziren. Hemen biharko Harmailatik saioko bideo aurrerapena.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.