Izena eman daiteke Futbola Oinez ekimenean

Eneko Azurmendi Barrena 2024ko irailaren 27a

Futbola Oinez ekimeneko hainbat parte-hartzaile, duela bi urte.

Laugarren denboraldia egingo dute aurten. Helburua da Gipuzkoako 55 urtetik gorako pertsonen artean bizimodu aktibo eta osasungarria sustatzea, parte-hartzaileen adinera egokitutako futbolaren bidez. Hemen eman daiteke izena.

Futbola Oinez ekimenaren arauetako batzuk honako hauek dira: oinez jolasten da, kontaktua saihesten da eta baloia ezin da buruaren gainetik altxatu. Arrasateren kasuan, eguaztenetan egiten dituzte saioak, Mojategin, 11:00etatik 12:30era. Urriaren 9an egingo dute lehen saioa.

Real Sociedad Fundazioaren proiektuak hainbat eragileren laguntza du: Adinberri, Donostia Lagunkoia, Matia, Adinkide, Perforipens (Erretiratuen eta Pentsiodunen Gipuzkoako Elkartea) eta Arrasateko Udala.

Edozein zalantza edo informazio gehiagorako:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak