Ikasturte honetan hizkuntza laguntzailea ere izango da Eibarko Hizkuntza Eskola Ofizialaren Arrasateko gela desplazatuan, Arimazubi plazan. "Hizkuntza laguntzaileak hainbat lurraldetatik etortzen dira bertako irakasleei laguntzeko, batez ere, ahoskera lantzen, eta bide batez, haien kultura ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen da", azaldu dute Arrasateren kasuan, hilean behin etorriko da hizkuntza laguntzailea, ikasleekin bizipenak partekatzeko.
Prezioari dagokionez, 72,36 eurokoa da –ikasturte osoa–, eta azterketarako bi deialdi daude, maiatzean eta irailean. Agiri ofizialak ematen dituzte.