Euskara zerbitzuak euskararen balio erantsia azpimarratzen du merkatariei bidali dien gutunean, euskarak duen garrantzia zerbitzua emateko orduan, eta bezeroen aldetik jasoko duten eskertza ere adierazten da.
Hori ahalbidetzeko, Udalak honako laguntza hauek eskaintzen dizkie merkatariei:
- Hizkuntza aholkularitza: itzulpenak, zuzenketak…
- Dirulaguntzak: errotuluak euskaraz jartzeko, webgunea…
- Hizkuntza prestakuntza: euskara eskolak. Euskara erreminta garrantzitsua da bezeroei zerbitzua ematerako orduan. Gainera, ikastaro hauen bidez, bezeroekin harremanak euskaraz izateko beharrezko baliabideak eskainiko dira (3/4/5 ordu astean, urritik ekainera), eta beti ere euskaraz hitz egitera animatzeko helburuarekin. Arrasateko Udalak dirulaguntza bereziak emango ditu aurten ere euskara ikasteko: bekak, prezio bereziak langabetu eta ikasleentzat…
Interesa dutenek edota informazio gehiago nahi dutenek, helbide hauetara deitu edo idatzi beharko dute: Arrasateko euskara zerbitzura (Amaia Arana Beitia) 943 25 20 08 telefonoan edo euskara@arrasate.eus helbidean. Edo Arrasateko Udal Euskaltegira 943 25 20 00 (370 luzapena) telefonoan edo euskaltegi@arrasate.eus helbidean. Euskara ikasteko ikastaroan izena ematea urriaren 12a baino lehen egin beharko da.