Kontrabotere sindikalismoa gai nagusi hartuta, goizeko saio monografikoetan botere sindikalaren azterketa eta sindikalizazio estrategia landuko dituzte eta honako hauek izango dira hizlariak: Edurne Larrañaga Ipar Hegoa Fundazioko azterketa arduraduna, Asier Etxenike Aztikerreko ikerketa saileko berrikuntza arduraduna, Izaskun Garcia LABeko antolaketa arduraduna eta Oihana Lopetegi LABeko ekintza sindikaleko arduraduna.
Elkarrekin bazkaldu ondoren, arratsaldeko saioetan sei tailer izango dituzte gogoeta eta prestakuntza espazio bezala, LABek irekita dituen lan ildoez aritzeko: aholkularitza eta sindikalizazioa; agenda eta plangintzaren berrantolaketa; sail sindikalak nola elikatu; elkargune sindikalak non eta nola jarri martxan; eta nola integratu hauteskunde sindikalak egunerokoan.
Informazio gehiago, hemen.