Kaleratzeak salatzeko eta lanpostuak defendatzeko asmoz, lanuzteak egingo dituzte bihartik aurrera Arrasateko Ekide enpresako langileek: "Zuzendaritzak ja bost kaleratze egin ditu, eta gehiago egingo dituela iragarri. Horren aurrean, langile batzordeak –ELAk eta LABek osatuta– kaleratzeak atzera bota ditzala eskatu dio, eta aurrerantzean hartu nahi dituzten neurriak negoziatzeko epe bat zabal dezala". Alabaina, langile batzordeak ohar baten bidez salatu duenez, zuzendaritza "ez du asmorik erakutsi euren eskaerei jaramon" egiteko.
Emandako datuen arabera, 180 langile ditu enpresak, eta ingeniaritza esparruan jarduteaz gain, hainbat produktu ekoizten dituzte.