Alderdi Egunera joateko autobusa egongo da Arrasatetik

Eneko Azurmendi Barrena 2024ko irailaren 25a

Imanol Pradales Lehendakaria, Arrasaten.

Irailaren 29an, domeka, Alderdi Eguna egingo du EAJk Forondako zelaietan, "milaka pertsona bilduko dituen ekitaldia". Arrasatetik autobus bat antolatu dute, "hitzordu esanguratsu" horretara joan nahi dutenei garraioa errazteko.

Autobusa 09:30ean irtengo da Arrasateko erdiguneko autobus geltokitik, Arizmendiarreta plazatik gertu. Itzulerarako, autobusa Forondatik 14:00etan irtetea aurreikusi dute. "Garraio zerbitzu hau erabili nahi duten guztiek 661 338 587 telefonora deituz eman dezakete izena. Izena aldez aurretik ematea gomendatzen da, plaza bermatzeko", azaldu dute antolatzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak