Kulturaten egingo dute biharko lore-eskaintza

Eneko Azurmendi Barrena 2024ko irailaren 25a

Eraildako senideak dituzten debagoiendarrak, pankartarekin.

Bihar, eguena, 88 urte beteko dira tropa frankistak Arrasaten sartu zirenetik eta, urtero moduan, Intxorta 1937 Kultur Elkarteak lore-eskaintza egingo die biktimei, 18:30ean hasita. Arizmendiarrieta plazako monolitoan ziren egitekoak, ohi legez, baina euria iragarrita dagoenez, Kulturateko areto nagusian egingo dute.

Honako hau da egun horretarako prestatu duten egitaraua:

  • Ohorezko aurreskua, Txikitxu-Arrostaitz eta Udalaxpeko txistulariekin.
  • Intxorta 1937 Kultur Elkartearen hitzak.
  • Goikobalu Txiki eta AGA: Amaren Bularra.
  • Lore-eskaintza monolitoan.
  • Ikurrin Dantza.
  • Goikobalu eta Txorbela: Euskal Herriko seme–alabak gara eta Txoriak Txori.
  • Jarraian, Orratz-begia erakusketa bisitatzera, txistulariekin kalejiran.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak