Aurtengo egitaraua esku artean du Maritxu Kajoik

Eneko Azurmendi Barrena 2024ko ira. 23a, 17:31

Maritxu Kajoi eguneko mirariaren unea, iaz.

ARTko kideek jasoko dute inbutu preziatua egubakoitzean, irailak 27, eta urriaren 4an izango da egun handia. Eskapularioa Palestinaren eta Sahararen askatasuna aldarrikatzeko baliatuko dute aurten.

Maritxu Kajoi Komisiñuak aurtengo egitarauaren berri eman du dagoeneko eta baita inbutu preziatua nork jasoko duen jakinarazi ere. Arrasate Rugby Taldeak izango du ohore hori, eta egubakoitzean 18:30ean egingo dute horretarako ekitaldia, plazan. Eskapularioari dagokionez, Palestinaren eta Sahararen askatasuna aldarrikatzeko baliatuko dute aurten eta elkartasun argazkia ere aterako dute.

Maritxu Kajoi 2024 egitaraua

Irailak 27, egubakoitza, nobenaixue

  • Maritxupeien, 18:30ean hasita, Arrimetan zarien danondako primerako ardaue ta gaztaie probetako aukerie. Aurten Arrasate Rugby Taldea omenduko dogu herrixen ein dauen ta eitten dauen lan danagatik. 20:30tan autobusa Garagartzara Maritxupetik. (Tiketak Internetetik hartu www.avanza juega_con_tu_esperanza.es).

Irailak 28, zapatue

  • 19:00etan, Arrasateko Pertsona Nagusien Kontseiluaren eskutik, kapelen desfilie Herriko Plazan.

Urriak 3, eguena, bizperie

  • 22:00etan Qltur Ostegunak-ek antolatuta ZETACen kontzertua Gaztetxien. Kontuz poltsiko beruekin: bisperitisa edo ansisoso eguna garesti pagetan da.

Urriak 4, eguakotxa, Maritxu Kajoi

  • 08:00etan, Oztopo danen gainetik, etxafleruek Santa Barbaratik mundure. Aurten sekula baiño gutxiau, Gazte olinpiadetan polbora larrei gastau zalako.
  • 08:30ien Oñatiarrei ongietorrixa Epeleko rotondan, daukien taberna falta dala eta, Maritxuk esku zabalik hartuko dittuelako.
  • 10:00etan Sokamuturra Kanpagorrin, abertzale zezenzalientzat gozagarri.
  • 12:00etan Txosnagunie zabalduko da.
  • 12:00etan Arbolapetatik hasitta, Burrunbazaleak txaranga.
  • 14:00etan Elkartasun argazkixe Palestinan alde txosnagunien (Txosna batzordiak deittute).
  • 15:30ien Musakolako Jai Batzordian eskutik, Korrikako lekukuak apurtzeko umiendako tailerra.
  • 17:30ien Txatxilipurdin eskutik aisialdi eskaintza hezitzailia, Jokin Zaitegi plazan.
  • 18:00etan Kafe tertulia Maritxupeien Txarapeako jai batzordiakin Atxabaltako karnabaletarako ideia orijinalak hartu deixen.
  • 19:00etan Oria txaranga beteranuan doñuek entzungo dittugu Herriko plaza eta inguruen.
  • 20:30ien Maritxui lora eskaintzia Herriko plazan, datorren urtien danok egon gaittezen.
  • 20:35ien Gabonetako argixen pizte ekitaldixa Maritxupeien, Nikolas Maduron eskutik. Jarraixan Gabonetako kantu-papelak Goikobalu eta Izarokin batera.
  • 21:00etan Txita Sound System + DJ txosnagunien (Txosna batzordian eskutik).
  • 23:00etan Dantzaldixe Herriko plazan Luhartz-en eskutik.
  • 01:00etan La Fulana Dj-xa Txasnagunien (Txosna batzordian eskutik).
  • 04:00etan Helduen olinpiadak Arrasateko Nagusien Kontseiluak antolatuta. Hemen ez da adinagaittik diskriminauko, ezta tranpaik onartuko.
  • 08:00etan Txaranga Txosnagunetik hasitta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak