Bihar, martitzena, irekiko dute pintura ikastaroetan izena emateko epea

Eneko Azurmendi Barrena 2024ko irailaren 23a

Martitzenetik eguaztenera eman ahalko da izena, 17:00etatik 19:00etara, Kulturateko pintura gelan bertan (sarrera Seber Altube plazatik). Irailaren 30ean hasiko dituzte saioak eta Amaia Bengoa izango da irakaslea.

Bihar, martitzena, irekiko dute pintura ikastaroetan izena emateko epea. Lanegunetan, 17:00etatik 20:00etara izango dira klaseak eta zapatuetan, 10:00etatik 12:00etara, Kulturaten.

Izena emateko gutxieneko adina 7 urte da eta prezioei dagokienez, helduek 210 euroko ordaindu beharko dituzte (hiru ordu astean, irailetik ekainera). Haurrek, berriz, 105 euro (ordu eta erdi astean, irailetik ekainera. Zapatuetan, aldiz, 140 euro (bi ordu astean, irailetik ekainera).

Lehentasuna izango dute joan den ikasturtean ikasle izan direnek eta plaza kopurua gainditzen bada, zozketa bidez esleituko dituzte plazak. Zozketa irailaren 27an egingo dute eta plaza lortu dutenei jakinaraziko diete. Informazio gehiagorako, deitu 943 25 20 37 telefono zenbakira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak