Herriko Plaza beteta, Txikitxu-Arrostaitzen urteurrena ospatzeko

Julen Murua Mesonero 2024ko irailaren 22a

Txikitxu-Arrostaitz dantza taldearen 55-35 urteurrena ospatu zuten atzo, eta Herriko Plaza gurasoz, senidez eta dantzariz bete zen. Sutan egitasmoaren baitan, eta Urratsak sendo, oinak arin lelopean, pintxo-dastatzea eta dantza erakustaldia egin zuten gaztetxoenek. Atzokoa baina, ez zen urteurrenaren ospakizuneko ekintza bakarra izan; izan erez, kurtso osoan zeharreko ekintzak antolatu dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak