Patxi Montero irakaslearen gidaritzapean, hastapeneko saioak urri eta maiatz artean egingo dituzte, urriaren 2an hasita. Kulturolan izango dira saioak, eguaztenetan, eta interesdunek 623 16 59 16 telefono-zenbakira deitu dezakete, edo portaloielkartea@gmail.com helbidera idatzi. Hastapeneko saioez gain, astelehenetan dantza-txokoa eskainiko dutela adierazi dute, 17:30etik 19:00etara bitartean, Kulturolan.
Dantzan ikasi nahi duen pertsona orori zuzenduta, plazetako ohiko dantzak, kontradantzak, dantza-jauziak, lotuan egitekoak zein soltean egin daitezkeenak ikasteko aukera izango dela azpimarratu dute Portaloi Elkarteko kideek.