Komiki generoaren irakurle taldeak euskaraz eta gazteleraz izango dira. "Gaztelerazko taldea Azucena Mongek dinamizatuko du. Udazkenean hasiko dira eta aste honetan eman beharko da izena. Euskarazko taldea, berriz, Igor Leturia arrasatearrak gidatuko du; hori datorren urtean jarriko da martxan, baina interesdunek eman dezakete izena", adierazi du Arrasateko Bibliotekako zuzendari Asun Agirianok.
Idazketa tailerra euskaraz, Miren Amurizarekin
Horrez gain, idazketa tailerrak ere antolatu dituzte ikasturte berrirako. Hastapeneko saioak eta sakontzekoak Eskoriatzan bizi den idazle Alejandro Fernandez Aldasororekin izango dira, gazteleraz. Datorren urtean izango da, bestalde, euskarazko idazketan sakontzeko tailerra, Miren Amurizaren eskutik. Hau da, hastapen tailerra egin ondoren, sormen idazketan sakontzen jarraitu nahi dutenentzat, martitzenetan egingo dira saioak, 18:00etatik 20:00etara bitartean (otsailak 11, otsailak 25, martxoak 11, eta martxoak 25).
Kartelaren diseinuarekin "pozik"
Concetta Probanza artista urretxuarrak egiten ditu diseinu lanak Arrasateko Bibliotekan, eta bereak dira literaturako programazioko kartela eta foiletoa argibide guztiekin.