'Antzekotasunak' izeneko akuarelen erakusketa jarri du Matilde Sainzek Guardian

Imanol Beloki Unamuno 2024ko ira. 17a, 17:09

Matilde Sainz Laguardiako erakusketa ireki zen unean.

Matilde Sainz Osinaga arrasatearrak Antzekotasunak izeneko 20 akuarela batzen dituen erakusketa ireki zuen, atzo, astelehena, Guardian, eta hilaren 29a arte egongo da bere lana ikusgai.

20 akuarela batzen ditu erakusketak, neurri ezberdineko koadroak jarri ditu; handiena 70x50 zentimetrokoa izanda. "Erakusketari Antzekotasunak izena jarri diot edo aire bereko margoak direlako. Antza 3edo aire bera dutenak, binaka jarri ditut, nire ustez antzekotasuna dituzten koadroak direlako. Ikusleak nahi badu, antzekotasunak bilatu ditzake bi margoetan. Ia guztiak naturan oinarrituta daude, nagusiki, basoak daude, eta baita ere Errioxako paisaiak ere. Jendea animatu nahi dut erakusketa ikustera, eta, eskerrak eman nahi dizkiot Guardiako Udalari erakusketa jartzeko aukera emateagatik".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak