Emakumezkoei deialdia, Mondranbiken parte har dezaten

Xabier Urtzelai 2024ko ira. 17a, 11:45

Txirrindulariak lehenengo metroetan, bidegorrian, iaz.

Irailaren 28an egingo dute Besaideko lagunek antolatzen duten Mondranbike mendi bizikleta martxa, eta azken urteotan moduan aurten ere emakumezkoei deialdia egin diete, bizikleta martxa batu daitezen. Zabalik dago izenemate epea.

"Urtero bezala aipamen berezia egin nahi diogu emakumeen partaidetzari. Poliki-poliki geroago eta emakume gehiago animatzen da mendiko bizikletan ibiltzera , baina ziur gaude kopuru hau handitzeko aukera badagoela", adierazi dute Besaide mendi elkartetik. Hala, izenematea kirolprobak.com helbidean egin behar da eta irailaren 26a izango da horretarako azken eguna.

Bi ibilbide aukeran

Aurten ere antolatzaileek bi ibilbide prestatu dituzte. Errazak 28 kilometro izango ditu eta ez du zailtasun teknikorik izango, mendiko pistetan barrena ibiliko dira. Ibilbide zailak, berriz, 37 kilometro izango ditu (1.600 metrotako desnibela), baina distantzian baino zailtasun teknikoan du saltsa, berau aukeratzen dutenak bidetxurretan barrena ibiliko direlako. Gehienez 300 lagunendako tokia egongo da, eta parte-hartzaileek GPSa edo poltsikoko telefonoa erabili beharko dute ibilbidea jarraitzeko, mendian oinarrizko markaketa egingo dute-eta –parte-hartzaileei irailaren 26an bidaliko diete ibilbidearen track-a e-postaz).

Amaieran bizikletak garbitu, dutxa hartu eta paella bat jateko aukera egongo da (Irteera 09:00etan, Jose Maria Arizmendiarrieta plazan, Forum kirol denda ondoan).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak