Ointxe!-ko neskak LF2 mailako debuterako prestatzen ari dira denboraldi aurrean eta asteburu honetan hiru partidu jokatu dituzte. Azkena atzo Labegaraietan Barakaldoren kontra, eta, nahiz eta 48 eta 58 galdu, Iñaki Ogara 'Arrik' adierazi du sentsazio "onak" izan zituztela.
Barakaldok arrasatearrek baino maila bat gorago jokatzen du eta Ointxe!-koek estu hartu zituzten bizkaitarrak. "Taldea oraindik egiten ari da, baina maila bat gorago jokatzen duen talde baten kontra azken unera arte berdinduta joateak edozeinekin lehiatzeko gai garela erakusten du" azpimarratu du 'Arrik'.
Egubakoitz honetan Euskal Kopako finalerdiak jokatuko dituzte Galdakaon ISB Iraurgi talde azpeitiarraren aurka. Irabaziz gero, domekan jokatuko dute finala.