Eskuter klasikoen topaketak ez du hutsik egin

Iñigo Barrena Kortabarria 2024ko irailaren 14a

Hamabigarren urtez antolatu du Mondraueko Dragoiak Scooter Taldeak Mondrally topaketa. Eskuter klasikoak egon dira ikusgai goizean Herriko Plazan.

Mondrallyren hamabigarren edizioak eskuter klasioken nostalgikoak batu ditu beste behin Arrasaten. Euskal Herritik zein kanpotik etorritako eskuter klasiko ugari egon dira goizean ikusgai herriko plazan; eguerdiko 12:00etan, berriz, eskuter irteera egin dute eta bi gurpildun ibilgailuen motor hotsak nagusitu dira gure errpidetan barrena.

Motor gainean ibilbidearekin gozatu ostean bazkaria izan dute Larrinetxe jatetxean. Arratsalderako, berriz, 'Jai Scooterista' dute antolatua Basati tabernan hainbat kontzerturekin.  Festa, ordea atzo iluntzean hasi zen Irati tabernan izan zituzten kontzertuekin. Azpian egitarau osoa:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak