Ohiko postuez gain, hilabete honetan, pizza tailerra ere egingo dute. Gaztetxo zein helduentzako tailerra izango da, eta azokako produktuak erabiliko dituzte pizzak egiteko. Amaieran, norberak egindako pizza eramango du etxeko labean egiteko. Dena den, bertan ere, aukera izango dute pizza batzuk egin eta dastatzeko.
Tailerrean parte hartzeko, izena eman beharko da, udal webgunean. Horrez gain, 943 25 20 00 telefono zenbakira deituta ere eman daiteke izena.