Rebel Noisek diskoa aurkeztuko du Barru Fest jaialdian

Hasier Larrea 2024ko ira. 13a, 16:27

Bihar gauean, hilak 14, Barru Fest punk-rock estiloko festibalaz gozatzeko aukera egongo da Arrasateko gaztetxean. Kanarietako Oi! Se Arma, Beasaingo Azken Sustraiak, Elorrioko Estutu eta Arrasateko Rebel Noise taldeak igoko dira oholtzara, 21:00etan hasita –ateak 20:30ean irekiko dituzte–.

Etxean joko dutenei buruz esan behar da disko berria estreinatuko dutela jendaurrean: Ahanzturaren babesean. Sei abestiz osatuta dago eta jadanik argitaratu dituzte sare sozialetan pare bat –Beti hor eta Idazten dizut–. Taldekideek adierazi dutenez, "ahanzturan eta nostalgian oinarritutako kantu-bilduma" landu dute oholtzetatik kanpo egon diren azken hilabeteotan. Luze joko du gauak, zuzenekoen ostean DJ Agoitzek eta DJ Sauvage Punk Selectorrek jarriko baitute musika.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak