Justizia Administrazioak aukera ematen die herritarrei delitu jakin batzuen epaiketetan parte hartzeko, eta bi urtetik behin berrizten dira hautagaien zerrendak, zozketa publiko bat eginda; zozketa egin aurretik, alabaina, jendaurrean jartzen da herri bakoitzeko hautagaien zerrenda. Bada, irailaren 17ra arte egongo da horiek kontsultatzeko aukera Arrasaten, eta zozketa, berriz, hilaren 27an egingo da, Donostiako Atotxako Justizia Auzitegian, 10:00etan; ondoren, interesdunek erreklamazioak aurkezteko epea izango dute astebeteko epean, eta urriaren 15a baino lehen ebatziko da zozketa berriz egin ala ez.