Fagor Arrasatek Txinan dituen instalazioetan izan da Pedro Sanchez

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko ira. 11a, 15:28

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko lehendakaria Fagor Arrasatek Txinan duen instalazioan. Irudia: Mondragon.

2008an, duela hamasei urte, inauguratu zuten planta, eta, egun, 120 langile ditu; bidaia ofizial batean izan da han Espainiako Gobernuko presidentea.

Fagor Arrasatek Txinan, Kunshan hirian, dituen instalazioetan izan da gaur Pedro Sanchez, Espainiako Gobernuko presidentea, han egiten duten jarduna bertatik bertara ezagutzen. Alberto Sarasketa, ekoizpen-plantako zuzendari nagusia, izan du alboan, hala nola ekoizten dituzten estanpazio-sistema eta altzairu zein aluminioz prozesatzeko lineak erakusten. Hala, Txinan duten erreferentzialtasuna nabarmendu du: "Erreferente gara Txinan eta apustu sendoa egiten jarraitu dugu hemen, gure nazioarteko hedapen estrategian".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak