Arrasateko Udalak, kirol elkarteekin elkarlanean, lau helburu nagusi ezarri ditu Kirola Herrira ekimena: Arrasaten egiten diren kirol guztiak herritarrei erakustea; kirol taldeen dinamika eta egiten duten lana plazaratzea; arrasatearrei kirol desberdinak probatzeko aukera ematea eta kirola kiroldegietatik atera eta herriratzea.
Zortzi gune ezarriko dituzte eta honako hau izango da egitaraua:
Irailak 14, zapatua
- Lehen gunea: Herriko Plaza.
- 11:00tatik 13:00tara. Arrasate Rugby Taldea. Ariketa desberdinak puzgarriez lagunduta.
- Bigarren gunea: Sebero Altube Plaza.
- 11:00etatik 13:00etara. Ointxe!. Jolas didaktikoak saskibaloiaren hastapenerako, jaurtiketa lehiaketa, 3x3 eta 4x4ko partiduak, KO lehiaketa, Ointxapeldunak lehiaketa…
- Hirugarren gunea: Arano eta Garcia Maisu-Maistrak kalea.
- 11:00tatik 12:30era. Arrasate-Arlutz Xake Taldea: Partida desberdinak, elkarteko boluntarioen laguntzaz.
- Laugarren gunea: Biteri Plaza.
- 11:00etatik 12:00etara. Arrasate Aikido Taldea. Erakustaldia egingo dute eta jendeari kirola probatzen utzi.
- 12:00etatik 13:00etara. Arrasate Judo Elkartea. Parte hartu nahi duten guztientzat entrenamendu irekia egingo dute.
- 12:00tatik 13:00etara. Zunba saioa, BPXen eskutik.
- Bosgarren gunea: Garibai kalea.
- 11:00tatik 12:30era. Arrasate Atletiko Taldea. Boluntarioak eramango dituzte eta hainbat ariketa burutuko dituzte, entrenamendua izango balitz bezala. Probatzeko aukera izango dute bertaratzen direnak.
- Seigarren gunea: Jose Mari Arizmendiarreta Plaza.
- 11:00tatik 12:00etara. Mondra. Jolas desberdinak, paseak, partidu txikiak…
- 11:30etik 12:30era. Arizmendi Kirol Elkarteko Boleibol Saila. Partidua jokatuko dute eta aukera izango da boleibola praktikatzeko.
- 12:00tatik 13:00etara. Mondrate. Partidu txikiak egingo dituzte.
- Zazpigarren gunea: Zaldibarko frontoia.
- 11:00tatik 12:00etara. Arrasate Kirol Elkarteko Tenis Saila. Tenis erakustaldia eta probatzeko aukera.
- 12:00etatik 13:30era: Arrasate Pilota Taldea. Takoak jartzeko txokoa prestatuko dute, pilota desberdinak erakutsiko dituzte eta pilotan jokatzeko aukera izango da.
- Zortzigarren gunea: San Franziskoko biribilgunearen ondoko aparkalekuan.
- KTM motorren topaketa.
Irailak 15, domeka
- Bosgarren gunea: Garibai kalea.
- 11:00tatik 12:30era. Dorletako Ama Txirrindularitza Taldea.
- Seigarren gunea: Jose Mari Arizmendiarreta Plaza.
- 11:30tatik 12:30tara. Arrasate Eskubaloi Taldea: Bertan burutuko dira trebetasun ariketak, hainbat joko-jolas eta mini partiduak.
- Zazpigarren gunea: Zaldibarko frontoia.
- 11:00tatik 13:30era: Ixotu Irristaketa taldea. Burutuko dituzten ekintzak:
- Irristaketa jolasak eta erakustaldia: 11:00tatik 12:00etara.
- Hockey eta irristaketa ariketak: 12:00tatik 12:30era.
- Hockey partidua eta ibilaldia: 12:30ean hasita.
- 11:00tatik 13:30era: Ixotu Irristaketa taldea. Burutuko dituzten ekintzak: