Lapurretak kalte ekonomikoak eragiteaz gain, obraren martxa onean "eragozpenak" sortuko dituela ere aurreratu dute Arrasateko Udaletik.
Loreontziak, ibilgailuendako oztopo
Loreontzi handiak jarri ditu Udalak, ibilgailuak ez daitezen igaro. Modu horretan, oinezkoak normaltasunez igaro ahal izango dira. Halaber, Udaltzaingoa arituko da gauetan gunea zaintzen: "Udaltzaingoarekin elkarlanean, gunearen zaintza intentsiboa indartzea eta loreontzi handi hauek jartzea erabaki genuen, lapurretak ekiditeko". Behin lanak amaituta, loreontziak kenduko dituzte.