Datozen egunetan ezingo dira erabili Ferixalekuko eta Gorostizako igogailuak

Itziar Larrañaga Sarasola 2024ko ira. 10a, 18:07

Ferixalekuko igogailua (Artxiboko irudia).

Zerbitzuz kanpo dago Ferixalekuko igogailua, eta Gorostizakoa ere gelditu egingo dute bihar. Arrasateko Udaletik azaldu dutenez, zerbitzu mozketa datozen egunetara luzatuko da. Ferixalekukoak matxura izan zuen joan den zapatuan, eta Gorostizakoan aldiz, hobetze lanak egingo dituzte sarreran, sarbidea oztopatuz.

Larunbatetik geldi

Joan den larunbatetik dago erabili ezinik Ferixalekuko igogailua, eta astebeteko konponketa lanak aurreikusten dituzte. "Abisua jaso bezain laster jakinarazi genion matxura zerbitzu teknikoari, eta igogailua ikuskatu ostean, trakzio kablea apurtu dela baieztatu dute. Kablearen hornidura heldu bitartean, eta lanek eskatzen duten denbora kontutan izanda, astebeteko konponketa lanak aurreikusi ditu enpresak, beraz, tarte horretan, itxita jarraituko du igogailuak", adierazi dute Udaletik.

Bestalde, Bizkaia etorbidean dagoen Gorostizako igogailuan beheko sarrerako lurrari "tratamendu bat aplikatuko zaio", eta, ondorioz, itxita egongo da bi egunez bihartik hasita, hau da, irailaren 11n eta 12an.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak