Ohi moduan, eguenetik zapatura egingo dute Merkemerkaua. Eguen eta egubakoitzean, 16:30etik 20:00etara egongo dira zabalik establezimenduak eta zapatuan, berriz, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
Askotariko saltokiak aterako dira kalera, haien establezimendu aurrera edo komertzio guneetara udaberri-udako denboraldiko produktuak "prezio ezin hobean" eskainiz: moda, lentzeria, osagarriak, oinetakoak, ilerako produktuak eta abar.
Honako hauek dira establezimenduak:
- BC (Maalako Errabala 3).
- Bea Lentzeria (Iturriotz kalea 4).
- Begia Optika (Garibai Etorbidea 6).
- Beinke (Olarte kalea 29).
- Ennea (Erdiko Kale 42).
- Errekamendi (Olarte kalea 21).
- Garraxi (Otalora Lizentziaduna eta Zarugalde kaleak elkartzen diren triangeluan eta Zarugalde 10).
- Intersport Loramendi (Maiatzaren Bata plaza).
- Intersport Loramendi (Garibai Etorbidea 6).
- Itxaso Mertzeria (Olarte kalea 18).
- Josle (Otalora Lizentziaduna eta Zarugalde kaleak elkartzen diren triangeluan).
- Kapikua (Doctor Bañez kalea 4).
- Kili-kolo (Ferrerias kalea 21).
- Kids&us (Biteri Plazan, Gazte Bulego ondoan).
- Luko (Erdiko Kale 32).
- Maitia (Erdiko Kale 46).
- Markiegi (Olarte kalea 2).
- Sikol (Olarte Kalea 1).
- Tipi Tapa (Otalora Lizentziaduna eta Zarugalde kalea elkartzen diren triangeluan).
- Txuri Beltz (Iturriotz Kalea 33).
- Ume (Garibai Etorbidea 6).
- Zubia (Biteri Plaza 1).
Azoka girotzeko egitaraua
Merkemerkaua girotzeko, honako egitarau hau prestatu dute:
Irailak 13, egubakoitza
- 18.00: Eskola Plazara ekimena, Arrasateko Trikitixa Eskolaren eskutik: animatzen diren trikitilariek abesti desberdinak joko dituzte. Horrez gain, zortzigarren Trikigin ekimena, Txatxilipurdiren jolasak eta abar, Herriko Plazan.
- 19.30: Alaitz Roteta, Gorka Valdes eta Hekthor Folk, Portaloian.
Irailak 14, zapatua
- 18.00: Ad Libitum, Maiatzaren Bata Plazan hasita, emanaldi ibiltaria.