Arrasateko Gazte Abesbatzako gazteak Sant Cugat del Vallesen izan dira, uztaileko bisita bueltatuz eta trukea borobilduz. Zapatuko kontzertuaren ostean, hiria ezagutu zuten eta Port Aventurara joan ziren egun pasa.
Truke "aparta" izan dela azaldu dute taldeko kideek. "Gazte taldeak primeran moldatu dira elkarrekin, abesti eta leku berriak ezagutuz eta esperientziak partekatuz. Datorren urtera begira, errepikatzeko desiratzen daude. Primerako egunak igaro eta gero, orain ikasturte berriak dakartzan hitzordu eta kontzertu berriak prestatzen hasiko gara", diote AGAko kideek.